. 27 apirila, 2023

Zirkua

Zirku diziplina ezberdinak lantzen diren ikastaro hauetan, lurreko zein aireko akrobaziak eta objetuen gaineko oreka, malabareak eta obetuen manipulazioa ere lantzen dira. Txokoka egiten da lan eta astero txokoz aldatzen dira ikasleak.

Read More

. 26 apirila, 2023

Oihalak

Aireko akrobaziak barne hartzen dituen oihalen diziplinan indarra, malgutasuna, sekuentziak errepikatzeko gaitasuna, erresistentzia eta beldurrak gainditzeaz gain, frustrazioa, ahalduntzea eta lorpenak elkarbanatzea lantzen dira. Erraza ematen duen hori lortu ahal izateko jardunean ekiteko ahalmena eta beldurrei aurre egitea dira zeharka lantzen diren gaitasun nabarmenak. Ikastaroak maila ezberdinetan banatzen dira aurrez jardun dutenen eta hasiberrien artean bereizketa eginaz denek zer landua izango duten arren.

Read More

. 25 apirila, 2023

Airekoak

Aireko akrobaziak barne hartzen dituen oihal eta trapezio diziplinak lantzen dira ikastaro honetan batipat. Indarra, malgutasuna, sekuentziak errepikatzeko gaitasuna, erresistentzia eta beldurrak gainditzeaz gain, frustrazioa ahalduntzea eta lorpenak elkarbanatzea lantzen dira. Erraza ematen duen hori lortu ahal izateko jarduneak ekiteko ahalmena eta beldurrei aurre egitea dira zeharka lantzen diren gaitasun nabarmenak.

Read More

. 24 apirila, 2023

Ohe elastikoa

Mini-tramp eta trampolina aparatu bezala erabiltzen diren akrobazia ikastaroa. Lurreko akrobazia oinarritzat hartuta, bi aparatu hauen laguntzaz gorputza airera propultsatuaz, airean dagoen bitartean gorputz segmentuen kontrola. Oinarrizko jauziekin hasi eta ardatz ezberdinetan birak egiten ikasten delarik. Beldurrak gainditzeko, modu ludikoan eta ongi pasatuz gorputz adierazpena aberastea eta norbere konfiantza hobetzearekin batera adierazpen artistiko eta teknikoak lantzen dira. Talde murriztuan lantzen da.

Read More

. 23 apirila, 2023

Oreka

Ikastaroan tramankulu ezberdinen gaineko oreka-desorekaren jokoa ezagutu, aurkitu eta sakonduko da. (kablea, oreka-bola, monozikloa, rola bola). Oinarritik hasiaz posizioen lanketa, ibiltzea, korrika egitea, birak, saltoak), banaka edota binaka irudiak egin arte.

Read More

. 22 apirila, 2023

Akrobazia bertikalak

Zilipurdiak, jauziak, boteak eta eskuen gaineko oreka dinamikoa bezalako mugimendu dinamikoen kontrola lantzen da batez ere disziplina honetan. Indarra, malgutasuna, koordinazioa eta propiozepzioaren arteko konbinaketarekin akrobazia ezberdinak osatuaz. Lurreko diziplina hau oinarrizkoa da beste zirku disziplina guztien praktikarako, aparatu ezberdinak ere erabiltzen dira propulsio sistema gisa, mini-trampa kuña edo ohe elastikoa kasu eta batzuetan baita kide batzuen gorputza ere.

Read More

formación

611 62 77 82

zirkuola@zirkuola.eus

Zubitxiki Pol., 10
20150 Aduna, Gipuzkoa

síguenos en redes