Berdinki
Zirku Garaikide
Konpainia
Berdinki
Zirku Garaikida
Konpainia
Nortzuk gara
Irati eta Koldok osatzen dugu konpainia. Bikote akrobatiko artistikoa izateaz gain lagun eta elkarren bidelagun garenak. Karpako zirkuan lanean ari ginela, kalerako lan bat sortu asmoz Karrikan deialdira aurkeztu eta konpaina propioa osatzera eraman gintuan abenturak 2019an. Ondoren Zirku eskola bat sortzeko pausua eman eta gaur egun berau kudeatu eta bertan ikastaroak emateaz gain, herri ezberdinetako plazetan ere aritzen gara emanaldiak eskaintzen eta Euskadiko Orkestra Sinfonimoa edo TxalapART produkzioak bezalako entitateekin kolaboratzeko aukera ere izan dugu azken urteetan.
Irati Gonzalez Jaimerena
Irati Gonzalez Jaimerena(Irun 1986): Iratik 8 urtetatik gimnastika artistikoa praktikatu zuen geroago dantzan murgilduz. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatu zen 2009an eta Heziketa Fisikoan diplomatu 2012an. Honez gain, Pilates MAT-eko monitore titulua lortu zuen 2011an eta Aisaldiko Zuzendari titulua 2014an. Ibilbide profesionala Heziketa Fisikoko irakasle moduan bideratu zuen; gimnasia artistikako eta akrosporteko irakasle eta hezitzaile moduan ere lan egin du. Pilates teknikan aditua da; eta teknika honek zirku diziplinatan izan dezakeen aplikazioaren esperimentazioan dabil.
Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana eta hainbatetan izan da jendaurrean. Aireko oihaletan irakasle aritu da eta 2017an Iker Galarzak zuzendutako Gure Zirkua proiektuko partaide izan zen 2019ra arte. Orduztik Koldo Arakistainekin bikote artistikoa osatu eta bikoteko akrobaziaren lanketa eta ikerketan murgildu da hainbat ikastarotan parte hartuz. Zirku artista gisara esperientzia zabala du, bikoteko zein bakarkako akrobazia eginaz. Karrikan irabazi zuten eta Koldo eta Iratik orain =ki osatzen dute. 2020 an Amancay Gaztañagak zuzentzen duen Zestoako antzerki eskolan ibili zen. 2021ean Euskadiko orkestra sinfoikoaren Musika gela egitasmoaren Cirkus emanaldian parte hartu zuen eta Txalaparta produkzioak eta Oreka TXren “Xarma” ikuskizunean ere elkarrekin aritu ziren zirku diziplina ugari landuaz. 2020tik gaur egun arte plazetan ibili da “mikra” emanaldia eskaintzen, Euskal Herrian, Espainian Frantzian eta Portugalen Egun Berdinki-z gain Adunan kokaturik dagoen Zirkuola zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia kudeatu eta zirku eskolan irakasle bezala aritzen da Koldorekin batera.
2021an Travesia zirkuko pirineoak laguntzaren bilaketa laguntza eskuratu zuten eta “versus” bilaketa burutu ahal izan zuten. Toulouseko “Le Grainerie” eta Terrassako “Tub d´assaig” espazioetan. Bilaketa hori beraien “LEINU” (lan)berria bihurtzeko lanean dabiltza azken aldian. 2022an Arabako Garaion Sorgin gunean izan ziren egonaldian eta 2023an Azalan eta Errenteriako LEKUONAN jardun dute burubelarri eta 2024an ikusiko du argia “LEINUK”. Gurasotasuna eta duten artista bizitzak sortzen dizkien zalantza, kezka eta ardurek sortutako korapiloak askatu asmoz.
Koldo Arakistain Irazusta
Koldo Arakistain Irazusta(Zarautz 1985): Zarautzko Mamarro malabar elkartean ezagutu zuen zirkua. 2008an Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen.
2013-14 APCCak antolaturiko ikastaro trinkoa ezberdinak burutu (formacion de formadores)
2016an Euskal Herrira itzuli eta Asvinenea arte eszenikoen laborategiko partaide egin zen. 2017 Zirkozaurreko Haztegia “Laborategi” modalitatean “Tenika espresatzeko hizkuntza gisa” deituriko formakuntza burutu zuen (Pau Portabella). Honek antzerkian sakontzera eraman zuen. 2018 Artedramak Aulestin antolaturiko “Adel 18” egonaldian parte hartu zuen.
2017tik Gure Zirkua eta Malas compañiasten “PROZAK” lanaren emanaldiak uztartu zituen 2019an Karrikan irabazi zuten Koldo eta Iratik, eta orain =ki osatzen dute.
2019-2020an Amancay Gaztañagak zuzentzen duen Zestoako antzerki eskolan ibili zen. 2021ean Euskadiko orkestra sinfoikoaren Musika gela egitasmoaren Cirkus emanaldian parte hartu zuen eta Txalaparta produkzioak eta Oreka TXren “Xarma” ikuskizunean ere elkarrekin aritu ziren zirku diziplina ugari landuaz. 2020tik gaur egun arte plazetan ibili da “mikra” emanaldia eskaintzen, Euskal Herrian, Espainian Frantzian eta Portugalen. Egun Berdinki-z gain Adunan kokaturik dagoen Zirkuola zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia kudeatu eta bertako zirku eskolan irakasle bezala aritzen da Koldorekin batera.
2021an Travesia zirkuko pirineoak laguntzaren bilaketa laguntza
eskuratu zuten eta “versus” bilaketa burutu ahal izan zuten. Toulouseko “Le Grainerie” eta Terrassako “Tub d´assaig” espazioetan. Bilaketa hori beraien “LEINU” (lan)berria bihurtzeko lanean dabiltza azken aldian. 2022an Arabako Garaion Sorgin gunean izan ziren egonaldian eta 2023an
Azalan eta Errenteriako LEKUONAN jardun dute burubelarri eta 2024an ikusiko du argia “LEINUK”. Gurasotasuna eta duten artista bizitzak sortzen dizkien zalantza, kezka eta ardurek sortutako korapiloak askatu asmoz.
Nondik dator BerdinKI izena.
Irati eta Koldo gara “=ki”. 2017tik proiektu ezberdinetan elkarlan mardula izandako bi zirku artista. Besteak beste Asvinenea arte esznikoen laborategian eta Gure Zirkuaren lehen bi biratan egin dugu lan elkarrekin . 2019ko Urrian sortu genuen Berdinki konpainia eta “mikra” izeneko lehen pieza 2020ko Irailaren 16an estrenatu zen Hendaiako kultur idekitzean, Karrikan plataformaren laguntzarekin.
Kaleko arteen sorkuntza bultzatzeko sortutako plataforma da karrikan beronen helburua Euskal herrian eta euskaraz sortutako lanak bultzatu eta ikusaraztea da. Ipar eta Hegoaldeko Udalerri ezberdinak daude plataforma honen barruan, eta muga administratiboaren bi alderdietan lana ikusaraztea lortzen duen laguntza plataforma da.
Gure eguneroko bizitzan eta elkarrekin lan egiten dugunetik, hainbat lan egun edo saioetan (entrenamendu, emanaldi edo klaseetan) GENEROA, ROLAK eta BOTERE HARREMANEI buruz hizketan eta hausnarketan amaitzen genuela jabetu ginen. Eszenaratzeko lan bat egitea planteatzen ari ginela izan genuen karrikan deialdiaren berri.
Deialdiak kalerako euskarazko pieza bat sortzeko erraztasunak ematen ditu. Gai hauek kaleko emanaldi batean azaltzeak eta gizartean izan dezakeen inpaktuak ikustean, iruditegi berri bat eta erreferente berriak sortzen lagundu dezake, hetero-patriarkatuaren eragina zenbateraino jasotzen dugun agerian utziz. Alegia gaiak daukan balio soziala kontuan izanda kalea baino eszenatoki hoberik ez dagoela iruditzen zaigu.
Nondik dator BerdinKI izena.
Horretarako “=ki” ren lehenengo pieza izango den “mikra” sortzeko ideia gorpuzten hasi ginen.
k Koldotik dator eta i Iratitik. Berdinak garela esan nahi bagenu k=i irakurketa egingo genuke, baina akrobazia egiten dugunean izate bakarrean edo energi bakarrean bihurtzen garela sentitzen dugu. Gainera, bi hizkiak elkartzean ki osatzen dute. Ki edo chi, energia bitalari esaten zaio eta beraz elkarrekin lan egiten dugunean =tik egiten dugu eta gure ki ak elkartuz egiten dugu.Horregatik, =ki izena eman genion konpainiari.
Feminismoaren korrontetik gertu kokatzen dugu geure izaera indibiduala. Berdintasuna oinarrizko baloretzat hartuta erlazionatzen saiatzen gara gure ingurukoekin eta ingurunearekin. Horregatik = ikurrarekin identifikatzen gara. Berdintasuna ez generoaren alorrean, bakarrik, hitzaren zentzu zabalenean hartuta baizik, arraza, maila ekonomikoa, adina, altuera, gaitasuna, orientazio sexuala…. ere baita. Azken finean bizitzaren aberastasuna aniztasunean datzala uste dugu eta aniztasun horretan denok berdinak garela.
ikuskizuna
Mikra
Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta empatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu.
Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean? Aske bizi dugu geure nortasuna?
Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun, gurasotasun, edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da mikra.
ikuskizuna
Leinu
eraikitzen
Elkarrekin bizi ametsa betetzen ari direla ohartu gabe bikote bat 40 urteren bueltan aurkitzen da. Baina guraso izateko nahiak krisi egoerara eramango ditu beraien zalantza eta beldurrak parez pare jarriaz. Elkarrekin sorturiko guztia zalantzan ikusiko dute, izaki berri batek erdigunean zuten lanaren lekua hartuko duelakoan.
Jaialdiak
2020 – Hendaiako kultur idekitzea
2020 – Bilboko Zirkualde jaiadia
2020 – Leioako kaleko arteak jaialdia
2020 – Km0 Irungo jaialdia
2021 – Eszena kalera (Bilbo)
2021 – Bagatza antzerki jaialdia ( Barakaldo)
2021 – Panorma Circada (Sevilla)
2021 – Kalde Arte (Vitoria-Gasteiz)
2021 – Kalerki (Zarautz)
2021 – Euskal Herria Zuzenean (Irisarri)
2021 – Arabako plazetan (Lantaron)
2022. Baratxinto jaialdia (Erronkari)
2022 – Escale Basque (Toulouse)
2022 – KaleFest (Getxo)
2022 – Murallas 5 puntas jaialdia (Iruñea)
2022 – KmLezo (Lezo)
2022 – MDT jaialdia (Nafarroa)
2022 – Ikuszirkus (Andoain)
2022 – Kilometroak (Ibarra)
Errekonozimienduak
2019 – Karrikan “mikra”
2021 – Panorama Circada (Sevilla) sariak “mikra”
-Teruel ( La Huella)
-Kandengue Arts
-Residencia de creación en La Granerie (Toulousse)
2021 – Travesia Pirineos de circo, ikerketa eta sorkuntzarako laguntza. ” VerSus”.
2022 – Legamia Errenteriako udala Leku ona fabrikan egonaldiak .
Kolaborazioak
2021 – Euskadiko Orkestra “Cirkus” Youtuben ikusi
2021 – Irungo udala Beldur Barik gala Ficoba
2021 – Oreka TX& Txalaparta” Xarma” Youtuben ikusi
2022 – Irungo udala Beldur Barik gala Amaya antzokia
2022 – Euskal zirku gala Baionan
2022 – Euskaraldia 2022
EMAILA
berdinkizirkus@gmail.com
TELEFONOA
Irati 669 002 604
Koldo 606 084 987