filosofia

filosofia

Zirkua eta arte eszenikoen formazioa, ikerketa, entrenamendua, gozamena eta izaera anitzeko ekimen ezberdinak Euskaraz sustatzea eta gizarteratzea helburu duen lantegia da. Gipuzkoan erreferentziazko zirku gunea izateko helburuarekin. Euskaraz, feminismotik , berdintasuna bultzatuz eta inklusioan lan egiten dugun lantegia alegia. Natura eta ingurunearekiko begirune eta errespetuan lan egin eta ahal den heinean material eta hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena ekintza ezberdinen bidez sustatuaz. Kultura, arraza, genero hizkuntza, estatus sozial eta ekonomikoa eta beste hainbat aspekturen aurrean berdintasuna bultzatuz.
 
Lau adarretan banatua dago:
– Formakuntza: Zirku eskola haur, gazte eta helduentzat, zirku eta arte eszenikoetako disziplina ezberdinetan formakuntza . 
– Entrenamendu espazioa: Zirku eta arte eszenikoen praktikarako espazio egokitua eta materialak.
– Laborategia: Zirku eta arte eszenikoen sorkuntza bultzatzeko laborategiak eta sorkuntza egonaldiak.
– Emanaldietarako aretoa: Zirku eta arte eszenikoen emanaldiak har ditzakeen espazioa.
611 62 77 82
info@zirkuola.eus
Zubitxiki Pol., 10
20150 Aduna, Gipuzkoa

jarraitu gure sareak