lantegia

lantegia

Zirkuaren praktikak bere baitan dituen beharrak kontuan izanik sortutako espazio eta material egokituak dituen espazioa da Zirkuola. Diziplina ezberdinen entrenamendua ahalbidetzea interesa dutenentzat.

Zirkuola Adunako herrigunetik 750m tara dagoen pabelloi bat da, zubitxiki 10, poligonoan kokatua dago. Aduna Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen herri euskalduna da. Udalerria, Oria haraneko muino batean estrategikoki kokatuta dago, Donostialdearen eta Tolosaldearen arteko giltzadura den Andoain herriaren ondoan, Donostiatik 15 kilometro hegoaldera eta Tolosatik 9 iparraldera. Garrantzia handiko bi bide azpiegituretatik gertu dago: A-1 errepidetik eta A-15 Leitzarango autobiatik hurbil, alegia.

bazkide erabiltzaileak

Espazioaren ordutegiaren barruan hilabeteko kuota ordainduaz nahibeste bertaratu eta espazio eta materialak erabiltzeko aukera ematen duen modalitatea.

BONOAK

10 edo 5 sarreratako bonoa. Espazioaren ordutegian bertaratu eta espazio eta materialak erabiltzeko aukera ematen dutenak.
BONOA
IKASLEAK
BESTEAK
Eguneroko sarrera
9€
11€

bazkide erabiltzaileak

Espazioaren ordutegiaren barruan hilabeteko kuota ordainduaz nahibeste bertaratu eta espazio eta materialak erabiltzeko aukera ematen duen modalitatea.

BONOAK

10 edo 5 sarreratako bonoa. Espazioaren ordutegian bertaratu eta espazio eta materialak erabiltzeko aukera ematen dutenak.
BONOA
IKASLEAK
BESTEAK
Eguneroko sarrera
9€
11€

Ikuskizun aretoa

Zirku eta arte eszeniko ezberdinetako diziplina ezberdinetako lanen erakuslehio izateko asmoarekin ere sortu da ZIRKUOLA. Zure lana bertan erakustera animatzen bazara jarri gurekin harremanetan eta gure baliabideak zure esku jartzen ahaleginduko gara.

EGONALDIAK

Zirku artista edo konpainia txikien produkzioak aurrera eramateko entsegu eta sorkuntza espazioa eskaintzea da helburua. Ikastarorik ez dagoen denboran zehar espazioari eta bertako baliabideei beste balio bat emanaz. Egonaldi amaieran jendaurreko entsegu ireki bat egitea eskatuko da. Publikoa sentsibilizatu eta amaitu gabeko pieza horiek publikoarekin elkartrukatze batekin borobiltzeko pentsatua