Irakaslegoa

Irakaslegoa

Irati González Jaimerena

Irun 1986

8 urtetatik gimnastika artistikoa praktikatu zuen geroago dantzan murgilduz. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatu zen 2009an eta Heziketa Fisikoan Diplomatu 2012an. Honez gain, Pilates MAT-eko monitore titulua lortu zuen 2011an eta Aisaldiko Zuzendari titulua 2014an. Ibilbide profesionala Heziketa Fisikoko irakasle moduan bideratu zuen; gimnasia artistikako eta akrosporteko irakasle eta hezitzaile moduan ere lan egin du. Pilates teknikan aditua da; eta teknika honek zirku diziplinatan izan dezakeen aplikazioaren esperimentazioan dabil. Azken urteotan zirkuaren didaktika eta pedagogiara bideratu du bere lana: aireko oihaletan irakasle aritu da eta 2017tik Asvinenea zirku eskolako irakasle eta kudeatzaile lanetan dabil. Orduztik Koldo Arakistainekin bikote artistikoa osatu eta bikoteko akrobaziaren lanketa eta ikerketan murgildu da hainbat ikastarotan parte hartuz. Zirku artista gisara esperientzia zabala du 2017tik Gure Zirkua proiektuko partaide izan zen, bikoteko zein bakarkako akrobazia eginaz. Gainera, 2019an Karrikan lehiaketa irabazi zuten “Berdinki (=ki)” konpainia eratuz eta lehen pieza sortuz: “mikra”. Gaur egun zirkuaren jakintzak hurrengo belaunaldiei EUSKARAZ transmititu asmoz Zirkuola arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia sortu du.

<span data-metadata=""><span data-buffer="">Koldo Arakistain Irazusta

Zarautz 1985

Zarauzko Mamarro malabar elkartean ezagutu zuen zirkua. 2008an Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen.2010ean aisialdiko Zuzendari titulua eskuratu zuen EDUCAn. 2013-14 APCCak antolaturiko ikastaro trinkoa ezberdinak burutu zituen, zirkuaren pedagogia eta didaktikan sakontzeko. 2016an Euskal Herrira itzuli eta Asvinenea arte eszenikoen laborategiko partaide egin zen. 2017 Zirkozaurreko Haztegia “Laborategi” modalitatean “Tenika espresatzeko hizkuntza gisa” deituriko egonaldia burutu zuen Pau Portabellaren eskutik. Honek antzerkian sakontzera eraman zuen. 2018 Artedramak Aulestin antolaturiko “Adel 18” egonaldian ere parte hartu zuen. Azken urteotan hainbatetan izan da jendaurrean. (2018-2019). 2018 2019an “Malas compañias” konpainiaren “”prozak””ikuskizunean parte izan zen eta 2017ko Irailetik Iratirekin bikote artistikoa osatu eta Gure zirkuarekin bi bira egin zituzten elkarrekin. 2019an Karrikan irabazi zuten eta Koldo eta Iratik orain =ki (Berdinki) zirku garaikide konpainia osatzen dute. Pedagogia arloan esperientzia zabala du: Bartzelonan eskola ezberdinetan aritu izan zen eskolaz kanpoko zirku ekintzak ematen zein zirku udalekuetan. Euskal Herrian hasiera batean urola kosta inguruan hainbat ekimenetan parte hartu zuen eta 2017tik Asvin enean zirku ikastaro ezberdinetako irakaslea izan da espazioa itxi behar izan zuten arte. Gaur egun zirkuaren jakintzak hurrengo belaunaldiei EUSKARAZ transmititu asmoz Zirkuola arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia sortu dute.

<span data-metadata=""><span data-buffer="">Arkaitz Jiménez Castaño

Donostia 1992

Itzulpengintza eta interpretazioa ikasi bazuen ere, malabareen munduarekin magiarekin eta zirkuarekin orokorrean txikitatik izan du erlazio estua. Arima bidaiaria du eta hizkuntza ezberdinak menperatu eta itzulpenak egiten eskarmentu handia du. 6 urtetatik magiarekin harreman handia izan du, 8 urtetatik malabareetan autodidakta izan da eta Maider Yabar eta Asvin Lopezen eskutik aireko akrobazia tailer puntualak jaso izan ditu. Maiderrekin batera Gipuzkoako gor-mutuen elkartearekin zirku ikastaroak eman izan ditu eta 2015a ezgeroztik, Ilargi Berdea, Egiako kultur etxea, Asvinenea, Ataungo Hiru txilipurdi zirku eskolan eta Larraulen Zirku ikastaro ezberdinak ematen ibili da eta baita Baionako Oreka zirku eskolan ere.
Akroindar taldearen partaide izan zen Donostiako Kursaal aretoan eta Brioneseko erdi araoko azokan emanaldiak burutuaz urte batzuetan. Guggenheim museoko zenbait ekitaldi pribatuetan ere emanaldiak eskaini izan dituelarik.
Zirku konpainia ezberdinei aireko disziplinen kanpo begirada teknikoa egiten ere esperientzia zabala du. Rojo Telon, Berdiki zirku garikidea,

<span data-buffer="">Olatz Carreira Egurza<span data-metadata="">

Donostia 1994

Hezkuntza berezian graduatu ondoren adimen emozionala eta hezkidetzan espezializatu zen. Kirol hezitzailea izateko ere ikasketak ere burutu zituen eta urte askotan horretan jardun bada ere, emakumeen arte terapia, coaching menstruala eta emakumeen ahalduntzea bezalako gaietan formakuntza eta esperientzia zabala du. 2016az geroztik zirku disziplina ezberdinak lantzen ditu eta ikastaro jarrai eta intentsibo ezberdinetan ere parte hartu du.
Zirkua bere bizitzan aisialdi ekintza bat izanez sartu bazere ere pixkanaka bere bizitzaren erdigunera gerturatzen joan zen. Ilargi Berdea espazioan zein Asvinenea arte eszenikoen laborategian, izan zituen arte eszenikoetan hastapenak. Pedagogian eta didaktikan esperientzia zabala du hezkuntza formala eta ez formalaren esparruetan.
2016. urtetik zirkuarekin harreman zuzena izan du, Ilargi Berdea espazioan ikastaro ezberdinak burutu zituelarik. 2021 eta 2022an Irakasle hezitzailea Bidarteko Uhabia ikastolan eta Ustaritzeko Louis Dassance ikastolan. Zirkuolako zirku ikastaroetan ere irakasle lanetan ibilia da.

611 62 77 82
info@zirkuola.eus
Zubitxiki Pol., 10
20150 Aduna, Gipuzkoa

jarraitu gure sareak